XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
NOLA PRESTATU PRESTAKUNTZA MIKROSKOPIKO GEHIENAK1. Jar ezazu ur-tanta bat ezargailuan.
Zenbat eta txikiagoa hobe; botatzeko, berriz, tanta-kontailu bat erabil ezazu, edo disekzio-orratzaren punta.
2. Jar ezazu objektua tantan.
Erabil ezazu pintza edo disekzio-orratzaren punta.
Gorputzak txikiak direnean disekzio-orratzaren punta guztian itsasteko joera dute.
Pintzel txiki bat ere erabil dezakezu objektua prestakuntzan uzteko.
3. Estal ezazu tanta estalkiaz.
Kontutan har: a) Estalkiaren ertz bat ezargailu gainean jar lehendabizi.
b) Eutsi estalkiaren kontrako ertza disekzio-orratzaz, eta utz ezazu jaisten ezargailua ukitu arte.
Estalkia ongi jarrita badago estalki eta ezargailuaren artean ez da aire-burbuilarik sortuko.
3. IRUDIA.
Prestakuntza askotara begira dezakezu zuzenki estalkirik gabe; baina kasu hauetan kontuz ibili behar da, objektiboaren
- Jar ezazu zuzen mikroskopioa, plataforma horizontalki utziaz.
- Eser zaitez eserleku guri batetan.
- Gorputza oso nabarmen dagoen prestakuntza bat egizu.